domingo, 26 de septiembre de 2010

Trapagako gazte eguna!

Beno, bueltan gatoz, zarata egin ostean. Eguraldiak ez zuen batere lagundu, baina ohituta gaude hotzetan eta euriarekin jotzera, beraz ez genuen arazo larririk izan.

Hona hemen beste argazki batzuk:

June

Eskurik esku!

Bai, jotzeaz gain dantzariak ere baditugu!

Ezetz jakin nortzuk diren taldeko serio bakarrak?

jueves, 9 de septiembre de 2010

beharbada jan ostean egin daitekeen gauzarik arraroena

Beno, hauek udan honetan grabatutako bi bideo dira, lagun batzuekin bazkaria egin ostean kontzertu txiki bat egin genuenekoak. Dantzariak ez dira munduko hoberenak, baina tira.



viernes, 3 de septiembre de 2010

Aurkezpena

Egun on Hala Dzipo euskal musika eskolako triki-taldearen partez! Blog honekin lortu nahi duguna jendeari gure berri ematea da, modu honetan ezagutu gaitzaten (eta posible bada erromeria, poteo, kalejira eta halakoetan jotzeko deitu gaitzaten). Talde moduan pare bat urte daramatzagu, han eta hemen (betiere bizkaitik atera gabe) trikitixa eta panderoarekin giroa alaitzen.

Hona hemen argazki batzuk:

Barakaldon, 2008ko Olentzero eguneko kalejiran.

korrontzi taldeko Ikerrekin. 



Bizkaiko trikitixa eguneko bazkalostean.